ekaina 2009 Artxibo (6)

hondakin kopuruen taula batzuk

Kaixo HZZ kideok,

Bloga erabiltzen dudan lehen aldia da. Taula batzuk sartu nahi nituen, baina ez dut asmatzen nola edo non! Taulen ordez, beraz, horiek aurkitzeko webgunea emango dizuet.

http://www4.gipuzkoa.net/MedioAmbiente/gipuzkoaingurumena/adj/documentacion/BALANTZEA2008HIRIHONDAKINAK_adaptado.pdf

http://www4.gipuzkoa.net/MedioAmbiente/gipuzkoaingurumena/adj/documentacion/Caracterizacion_de_los_RU_en_el_THG2_eu.pdf

Ondo izan, K.

Karmele Agirre(e)k ekaina 20, 2009(e)n gehitua. Ordua: 9:04 — Iruzkin1

Logo posible bat

Ea zer iruditzen zaizuen

HZZ(e)k ekaina 19, 2009(e)n gehitua. Ordua: 18:56 — Ez dago iruzkinik

Usurbilek joan den apirilean iazkoan baino %85 zabor gutxiago bota du

Gurearen blog senide batean, Zubieta-SOSen, publikatutakoa dakart hona. Usurbilen martxoaren erdi aldean Atez Ateko Bilketa Sistema martxan jarri ondoren, dagoenekoz lehen balantzeak egiteko garaia iritsi da. Bertako iturriek, San Markoseko Mankomunitateak emandako datuak erabiliz honako balantze ederra eskaini dute. Batetik, iazko urtearekin alderatuta, aurtengo apirilean… Jarraitu

Agiña(e)k ekaina 17, 2009(e)n gehitua. Ordua: 18:35 — Iruzkin1

Aupa San Markox !

Poza, gaur Donostian, bertako autobus bateko kanpo aldeko publizitatea ikusi dudanean sentitu dut : San Marcos Mankomunitatearen kanpaina !!!! Ona eta zehatza. Aurrera goaz, pixkanaka-pixkanaka...

errotaran(e)k ekaina 16, 2009(e)n gehitua. Ordua: 16:23 — Ez dago iruzkinik

Zero Zabor filosofia Wikipedian esplikatua

Lastima da baina euskaraz Zero Zabor eta ingelesez Zero Waste esaten den kontzeptua Wikipedian ingelesezko atalean besterik ez dago. Hor ikus daiteke mugimendu oso zabala dagoela mundu osoan Zero Zabor kontzeptuaren inguruan. Zabala... eta kontraesankorra ere bai. Zeren eta Zero Waste kontzeptua errealitatean mamitzeko ikuspuntu ezberdinak baitaude.



Esan liteke, dena dela, 1970ean sortu zen Zero Zabor kontzeptuak nahi duela… Jarraitu

Agiña(e)k ekaina 16, 2009(e)n gehitua. Ordua: 13:31 — Ez dago iruzkinik

Ongi etorri

Kaixo guztioi.



Hauxe duzue Hernanin Zero Zabor sare sozialaren gunea. Elkarren berri edukitzeko modurik egokiena izateaz gain, bada ere bidean sortu edota biltzen dugun informazioa edonoren esku jartzeko modua. Lehenik eta behin 09-06-11ean Biteri kultur etxean Jordi Colomer teknikariak emandako hitzaldiaren hainbat bideo duzue.



Zeuok ere edozer gauza, bideo, argazki zein bestelako artxibo igo nahi izanez gero aski duzue partaide egitearekin. Oso erraza da. Ikusiko dugu… Jarraitu

HZZ(e)k ekaina 15, 2009(e)n gehitua. Ordua: 18:00 — Iruzkin1

Etiketen araberako Blog Sarrerak

Hileko artxiboak.

2013

2012

2011

2010

2009

© 2013   Creado por HZZ.   Tecnología de

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Términos de servicio