Kaixo Lagunok:
Gaur arratsaldeko 19ak inguruan Gipuzkoa 8 (Lehengo Localia) katea mahai inguru bat bota dute, ez dakit noizkoa zen, neronek ere bapatean topatu dut, akaso beste egunen batean botatakoa da eta zuetako baten batek ikusia zuen. Beno kontua da zuekin partekatu nahi nuela, nahiko negargarria izan baita. Mahai ingurua zaborraren kudeaketaz zen eta noski atez atekoaz, erraustegiaz eta abar. Bertan parte hartu dutenak Rebeka Ubera (Aralarreko bozaramailea Aldundian), Asier Aranbarri (Azpeitiko alkate eta EAJko alduna) Josean Rekondo (Hernaniko alkate ohia eta egun Hamaikakbateko bozeramailea Aldundian) eta azkenik Juan Mari Beldarrain (Eguzkikoa). Pertsonak ezagututa bakoitzaren iritzia jakingo duzuelakoan nago, baina ez dakit, Rebeka eta Juan Mari nahiko epel ikusi ditut eta beste biak sendotasun handiagoarekin, aurkezleak ere ez du ikuspegi neutral bat izan (nire ustez) eta noski azken hauen iritziak azpimarratu ditu. Beno nahiko berotu nahiz eta zuei idaztea pentsatu dut, ez dakit ikusi duzuen eta hala bada zer iruditu zaizuen.
Bestalde horrelako saioetan gure ikuspegia sendotasunez agertzea garrantzitsua dela iruditzen zait, ahaleginak ere ildo horretan egin beharko genituzke.
Beno animo danoi, laister arte.
Beñat.
P.D.: Ea lortzen ditugun irudiak.
Iruzkinak gehitzeko, Hernanin Zero Zabor(r)en partaide izan behar duzu.
Participar en Hernanin Zero Zabor