“Errausketarik ez!” hitzaldi zikloa antolatu du Koordinadorak Andoain eta Donostian

Errausketaren kontrako plataformen Gipuzkoako Koordinadorak hiru hitzaldiz osatutako zikloa antolatu du “Errausketarik ez! Ez lehen eta ez orain” lelopean. Ignasi Puig Ventosa, Gorka Bueno eta Eduard Rodriguez Farrék hartuko dute parte Donostian eta Andoainen burutuko diren jardunaldietan.

Abenduaren 3an, Donostiako Koldo Mitxelena aretoan Ignasi Puigek hondakinen kudeaketaren egoera eta joera berriak aurkeztuko ditu, gaztelaniaz. Gipuzkoa ondo ezagutzen du Kataluniako ENT kooperatibako arduradun honek, hondakinen kudeaketan hainbat plan eta lan  atera dituelako aurrera. 2010ean Hernanin mintzatu zen lehenbiziko nazioarteko jardunaldietan.

15ean, asteartea, Andoaingo Urigain kultur etxean “Toxicidad de las incineradoras” aurkeztuko du Eduard Rodriguez Farre doktore katalandarrak. Espainiako estatu mailan erreferentzia bat da errausketak gizakien osasunari dakarzkien kalteetan. Akademikoen artean prestigio handia duen Rodriguez Farrek ausardiaz salatu ditu sarritan errausketaren arriskuak.

Azken hitzaldia 16an emango du, asteartez, Donostiako Koldo Mitxelenan Gorka Bueno unibertsitateko irakasleak: “Zabalgarbi biluzik. Bizkaiko gezurrak desmuntatzen”. Ingurumen gaietan aditua, Zabalgarbi errauskailuko zuzendaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hark eragindako kutsadura mailaz eta energiazko efizientziaz zabaldutako datuak gezurrezkoak direla salatu du behin baino gehiagotan.

Visitas: 44

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, Hernanin Zero Zabor(r)en partaide izan behar duzu.

Participar en Hernanin Zero Zabor

© 2017   Creado por HZZ.   Tecnología de

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Términos de servicio