Hondakinen kudeaketa burutsuaren alde
Hernanin aurkeztu berria dute “La plaza de la música – Amiantoaren historiak”
izeneko filma. Juanmi Gutierrez zuzendaria izan zen Biteriko emankizunean eta bere
ondoan informazio interesgarriak eskaini zituzten Jesus Uzkudunek (CCOOko lan
osasunaren arduradun hernaniarra) eta Asociación de Víctimas del Amianto de
Euskadi (ASVIAMIE) elkarteko ordezkariek. Gainera, zuzendariak argitu zuen bere
filma libre zirkulatzea nahi duela, kopiatu eta zabaltzea, jendeak ezagutu dezan
amiantoagatik sufritzen dauden langileen trajedia.
Filma ikusi duten guztiek aitortzen dute gogorra dela, askori malkoak aterarazi
dizkie, baina egia besterik ez du kontatzen. Amiantoa urte luzez produktu normala
izan da fabriketan bezala etxeetan. Fabrikatzaileek soluzio oso ontzat saltzen
zuten: beroari eusten dio, errez manejatzen da, isolatzaile primerakoa da, pisurik
ez du... “Amiantoa” hitza entzun ere egiten ez zen denboretan edozein txokotan
usatzen zen, teilatuetako uralitetan, fundizioetako labeetan, suhiltzaileen
jantzietan, etxeetako isolamenduetan, kotxeen frenu eta enbrageetan, eta abar.
Espainian 2002an debekatu zuten amiantoa saltzea. Orain uralitazko teilatu bat
desmontatzeko ere enpresa berezitu bati deitu behar zaio, ezin da nolanahi
manejatu. Zer gertatu da? Milaka langile eta herritar daudela birikak eta osasuna
izorratuta amiantoagatik, ugaritu egin direla kantzerrak eta asbestosiak
eragindako mesoteliomak. Kostata baina langileak hasi dira lortzen nagusiek eta
administrazioak aitortzea amiantoagatik daudela gaixorik. Borroka hori eta
amiantoaren ondorioak sufritzen dituzten pertsonen samina ondo eta gogor kontatzen
du Gutierrezen filmak.
Amiantoarenak galdera latzak sortzen ditu: Zer gertatu da 2002. urtean debekatu
zuten arte? Nolaz ez da neurririk hartu, gutxienez XX. mende hasieratik ezaguna
bazen arriskutsua zela? Zer egin dute agintariek asbestosia, mesoteliomak eta
kantzerrak amiantoarekin lotuta zeudela aspalditik baldin bazekiten? Nola onartu
zuten amiantoaren propaganda egiten segitzea? Eta herritarrok nola egon gara lo
urte luze horietan, guzti horretaz enteratu eta hitz egin gabe?
Oso antzeko situazioa da gaur egun hondakinak erretzearekin gertatzen ari dena.
Munduan mediku asko (Frantzian Medikuen Kolegioa bera ere bai) ari dira salatzen
hondakinak erretzea arriskutsua eta kaltegarria dela. Amiantoarekin gertatu
denarekin ikasi beharra dagoela defenditzen dute. Baina, bitartean, hondakinen
erreketatik negozioa egiten duen patronalak eten gabeko propagandan segitzen du,
justu amiantoa saltzen zutenek esaten zituzten argudio berdinekin: erosoa omen da,
modernoa, efikaza, hondakinak ez erretzea atrasoa omen da...
Bizkaian lortu dute Zabalgarbi martxan jartzea. Orain Gipuzkoan ari dira eta
laster Nafarroan hasi nahi dute. Herritarron esku dago informazioa biltzea, ondo
enteratzea, eta “nahikoa da!” esatea gure osasuna eta gure seme-alabena izorratuz
negozioa egin nahi duten enpresaburu, funtzionario eta politikari ajolakabeei
Bienvenido a
Hernanin Zero Zabor
© 2013 Creado por HZZ.
Tecnología de
Iruzkinak gehitzeko, Hernanin Zero Zabor(r)en partaide izan behar duzu.
Participar en Hernanin Zero Zabor