Errausketaren kontrako taldeen batzar irekia larunbatean Zubietan

Gipuzkoan hondakinen errausketaren kontra eta Zero Zabor ereduaren alde mobilizatzen diren hainbat talde eta militante larunbat goizean bilduko dira Zubietan. Bertan aurkeztu eta eztabaidatuko dute  Zubietako Herri Batzarraren deiari erantzunez prestatu den “Zubieta SOS. Buruaren eta Bihotzaren aldarria” manifestua. Hernanin Zero Zabor taldeko kideak ere bertan izango dira eta Astigarragakoak ere bai.

Gai ordenan egongo dira: Zubietan Foru Aldundiak eraiki nahi duen errauskailuaren kontrako hurrengo mobilizazioak,  bertan bildutako talde eta militanteen elkarlana sendotzeko aukerak eta gizarte eredu berri baten alde ari diren beste mugimenduekiko loturak. Goizeko 10:00etan hasiko da Zubietako batzarra, frontoi ondoko bilera-gelan.

Visitas: 39

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, Hernanin Zero Zabor(r)en partaide izan behar duzu.

Participar en Hernanin Zero Zabor

© 2017   Creado por HZZ.   Tecnología de

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Términos de servicio