Gipuzkoar osasun-langileak hiri-hondakinen erraustearen kontra

GIPUZKOAR OSASUN-LANGILEAK HIRI-HONDAKINEN ERRAUSTEAREN KONTRA

GIZARTEARI ETA POLITIKARIEI ZUZENDUTAKO INFORMAZIOA

Milurtekoaren aldaketarekin batera eta hiri-hondakinen kudeaketaren arazoaren aurrean, agintariak irtenbide gisa, Errauste planta bat proposatzen hasi ziren. Horrekin batera, ingurumenean ez ezik, osasunean sortu litzakeen arazo larrien berri jakiten hasi ginen.

Ildo horretatik, Gipuzkoako osasun-langile talde batek, ikuspuntu profesional soiletik, gaiaren inguruan nazioarteko literatura zientifikoan aurki daitekeen informazioa berrikusteari ekin genion. Hasieratik, iturburu nagusietan, “Errausketa” terminoarekin bilaketak egiterakoan osasun arazoekin duen loturaren berri izan genuen aztertutako datu guztien bidez. Hori ikusirik, era  profesionalago batean, gaiaren inguruan sakondu beharra zegoela ikusita,   Osasuna eta Errausketaren Ikerketarako Taldea - Grupo de Estudios sobre Incineración y Salud (OEIT-GEIS) taldea sortu genuen.

Datu zientifikoen bilketa sakona burutu ostean, Errauste plantek osasunean sortzen dituzten kalteak  frogatuta geratzen direla ikusi genuen. Beraz,  2002. urtean manifestu bat argitaratu genuen; bertan ikerketa nagusien ondorioak islatzen genituen. Gipuzkoako 500 bat osasun-langile atxikitu ziren berehalako batean. Soilik profesionala zen kolektibo horren aniztasunak oihartzun mediatiko nabaria lortu zuen. Horrek, herritarrek hiri-hondakinen errausketak (HHE) eragin zitzakeen osasun kalteak oinarri sendo bat zutela finkatzeko balio izan zuen.

2004. urtean, Errausketa eta Osasuna sinposioa ospatu genuen Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan. Europa mailako izen handiko zientzialarien parte hartzearekin, Hiri-hondakinen erraustegien inguruko biztanleriengan osasun kalteak eragiten dituen errealitatea indartu zen. Ezin izan zituzten gure datuak ezeztatu, hala ere, azken belaunaldiko errauskailuekin azaldutako osasun arazoak desagertzen zirela esan zitzaigun.

Urteak pasa dira, eta egoera sozio-ekonomiko-politikoan aldaketa nabarmenak egon dira. Errauskailuaren eraikuntza lanen hasiera ikustetik, proiektu hau behin betiko nola baztertzen zen entzutera igaro ginen. Orain, berriz ere, honen eraikuntzaren aukeraren aurrean aurkitzen gara.

Zer gertatu da OEITekin denbora luze honetan? Edozein talde zientifikoren moduan, lanean jarraitu du, etengabe baino apaltasunez. Fokuen atzean, batzuen eta besteen eraginetatik urrun, eta ateratako ondorioak, zorroztasun osoz, eskatua izan zaion toki guztietan zabalduz.

Isilpeko lan hau, nola ez, azken belaunaldiko errauskailuekin ere burutu du. Berriro ere, ikerketa ugarietan aztertutako datuak erabiliz, frogatua izan delarik, 2016an hiri-hondakinen errauskailuek, azken belaunaldikoak barne, osasunean eragin nabariak sortzen dituztela.

Bestalde, ukaezina da azken urte hauetako gizartearen aldaketa, hondakinen arazoaren tamainaren jakitun, inoiz baino gehiago murritzen, berrerabiltzen eta birziklatzen baita. Honek hondakinen bolumena aurreikusten ez zen kopuruetara  eraman du, are gehiago, beherako joerak jarraitu egiten du. Europako ildoak, gainera, oso argiak dira HHEren mailakako gutxitzearen inguruan. Parisen, klimaren munduko gailurraren testuinguruan sortutako akordioek, gainera, karbono bajuko hondakinen kudeaketa bat burutzera behartzen gaituzte. Ez gara egoera berriei  iraganeko irtenbideak ematen tematu behar.

Horregatik, berriro ere, eta agintarien osasunaren inguruko ageriko ahanzturaren aurrean, OEIT-GEISeko osasun langileak behar profesional eta etikoan aurkitzen gara, gizarteari zein politikariei ondorengoa adierazteko: HHErekin lotutako osasun kalteek errealitate bat izaten jarraitzen dute gaur egun. Beraz 2002an 500 profesionalek sinatutako manifestuak, argitaratu zen eguneko balio berdinarekin jarraitzen du, azken urteetan burututako ikerketen ondorioek indarturik.

Europako mugimendu aurreratuenen aitzindari izan gaitezke, eta izan behar dugu. Irtenbide osasuntsuenen alde egiteko unea da. Garaiz gaude gure hondakinen kudeaketa arduratsu bat egiteko.  Hauen errausketak ingurumenean, gugan, gure seme-alaba eta hauen ondorengoetan sor ditzaken eraginak ekidituz.

Visitas: 50

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, Hernanin Zero Zabor(r)en partaide izan behar duzu.

Participar en Hernanin Zero Zabor

© 2017   Creado por HZZ.   Tecnología de

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Términos de servicio