Giza katea erraustegiaren aurka

 

Maiatzaren 29an, igandea, Osasunaren aldeko giza katea egingo da Donostiako Onkologikotik hasi eta Gipuzkoa plazaraino. Foru aldundian  agintean dauden EAJ eta PSE alderdiek Zubietan egin nahi duten erraustegiaren kontrako mobilizazio honetan 5.000 lagun elkartu nahi ditugu, horiekin osatu ahal izateko mutur batetik bestera dauden 5 kilometroak.

 

Hernanitik 500 lagunek joan beharko genuke guri dagokigun zatia osatzeko. Astoria kafetegitik Easo plazarainoko zatia egokitu zaigu hernaniarroi. Goizeko 11:30etik 12:15 arte iraungo du kateak eta  13:00etan Gipuzkoa plazan ekitaldi labur batekin emango zaio amaiera.

 

Katean parte hartzeko komeni da bonoa eskuratzea, antolatzaileok aurrez jakin dezagun zenbat lagun joango garen. Bonoak doakoak dira, ez dira ordaindu behar, eta Hernanin Lurreko denda eskuratu daitezke. Igandean ere jarriko da mahai bat Plaza Berrin bonoa eskuratzeko. Hernanin Zero Zabor taldetik animatu nahi zaituztegu giza katean parte hartzera.

 

Erraustegia ez Zubietan eta ez inon

 

Visitas: 36

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, Hernanin Zero Zabor(r)en partaide izan behar duzu.

Participar en Hernanin Zero Zabor

© 2017   Creado por HZZ.   Tecnología de

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Términos de servicio