HZZk hernaniarrei dei egiten die Errausketaren kontrako manifestaziora joateko

Larunbatean, azaroak 21, Lasarte-Orian manifestazioa egingo da Zubietan eraikitzeko asmoa duten Errauskailuaren kontra. Lasarteko Aire Garbia plataformak inguruko herriei ere deitu die mobilizazioan parte hartu dezaten.

Hernanin Zero Zabor taldeak bat egin du asmoarekin eta hernaniarrei dei egiten die Lasartera hurbildu daitezen. Lasarte da, Usurbil eta Andoainekin batera, errauskailuaren terrenoetatik hurbilen geratzen den herria, baina errausketaren kutsadurak gogorrena joko duen 5 kilometroko zirkuluaren barruan edo mugan daude Igeldo, Orio, Aia, Zizurkil, Aduna, Urnieta, Hernani eta Donostia bera ere.

“Errausketarik ez, ez lehen eta ez orain” leloa daraman manifestazioa larunbat arratsaldeko bostetan abiatuko da Lasarteko Okendo plazatik.

Visitas: 44

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, Hernanin Zero Zabor(r)en partaide izan behar duzu.

Participar en Hernanin Zero Zabor

© 2017   Creado por HZZ.   Tecnología de

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Términos de servicio