Justiziagatik eta arduragatik: errausketarik ez, birziklatzea bai (Zubietan irakurritako testua).

Medikuek ohartarazi digute berriki errauste planta batek dakartzan arriskuez. Errausketak minbizia izateko arriskua handitzea dakar gertu bizi diren herritarren artean.

Horrek bakarrik kendu beharko luke sistema hori agintari arduratsuen plangintzetatik. Baina, gainera, eta aurrekoa gutxi balitz ere, errausketa oso garestia da. Zubietako egitasmoak 300 milioi inguruko gastua dakar eta gastu hori denon artean ordaintzea nahi dute, birziklatzen dutenek eta ez dutenek, arduratsuek eta arduragabeek.

Eta guk diogu ezetz. Errausketa ez dela behar eta alboratu egin behar dela. Eta dei berezi bat egin nahi diegu hemendik udal, mankomunitate, alderdi eta eragile guztiei:

-       ez dezatela kolaboratu ez finantzatu herritarrei minbizia eta sekulako zama ekonomikoa dakakieen errauste plantarekin.

-       Egin dezatela ahalegina bide alternatiboak bilatu eta martxan jartzeko. Izan badira, merkeagoak eta bideragarriagoak. Tokian tokian abian jar daitezkeenak eta lan postu publiko ugari sor ditzaketenak.

-       Horrekin batera, bistaratu dezatela ez dela errauste planta behar. Deba Goienak ez du behar, Usurbilek, Hernanik, Oiartzunek, Lezok, Villabonak, Astigarragak eta beste hamaika herrik ez dute errauste planta behar.

-       Ez dezatela dirua jarri beste batzuen apeta toxikoak asetzeko.

 

Justiziagatik eta arduragatik: errausketarik ez, birziklatzea bai.

Visitas: 69

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, Hernanin Zero Zabor(r)en partaide izan behar duzu.

Participar en Hernanin Zero Zabor

© 2017   Creado por HZZ.   Tecnología de

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Términos de servicio