Larunbatean Andoainen, Osasunaren aldeko eta errausketaren kontrako martxa

Andoaingo Ipar Haizea plataformak deituta, Osasunaren aldeko eta Errausketaren kontrako martxa egingo da larunbatean, arratsaldeko 17:00etan, Etxeberrieta plazatik aterata. Andoain, Hernani bezala, oso hurbil geratzen da Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki nahi duen gunetik, 5 kilometro baino gutxiagora. Manifestaziora Gipuzkoa osoko herritarrei egin diete dei Andoaindik eta Hernaniko jendeak ere konbidatuta gaude.

 Berrikitan OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko medikuek azaldu diguten bezala, hondakinen errausketak arriskuan jartzen du pertsonon osasuna, baita 20 kilometro arteko distantziatan ere. Honen arrazoia da  zaborraren errausketak guretzat eta  ingurumenarentzat kaltegarriak diren  gas eta hauts asko sortzen dituela.

 Produktu horiek minbizi mota batzuk eta diabetesa jasateko probabilitateak areagotzen dituzte. Ume jaio-berrietan malformazioak  % 30 handiagotzen dira, giltzurrun displasiak % 50.  Minbiziari dagokionez, esaterako, pleurako tumore baten ondorioz hiltzeko probabilitateak %84 handitzen dira.

Hau guztia gutxi balitz, jakin berri da Añorgako zementu-fabrikan  2008. urtetik  hiru motatako hondakin  industrialak erretzen direla, horietako bat hondakin arriskutsu edo “ Erregai alternatibo onartutako hondakin arriskutsu” bezala kalifikatua dagoena. Horra beste erraustegi bat, hernaniarrok atarian daukaguna.

 Larunbatean, martxoak 12, Andoainen egingo den martxak balio behar du arazo larri honetaz herritar guztiak jakinaren gainean jartzeko eta agintariei errausketa proiektuak bertan behera utzi ditzaten eskatzeko. Hernaniko herritarrei dei egiten diegu bertan azaltzera.

Visitas: 41

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, Hernanin Zero Zabor(r)en partaide izan behar duzu.

Participar en Hernanin Zero Zabor

© 2017   Creado por HZZ.   Tecnología de

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Términos de servicio