Maiatzaren 7an Rossano Ercolini Hernanin hizlari.

Maiatzaren 7an, larunbata, 12:00etan, Rossano Ercolinik hitzaldia emango du Biteri kultur etxean. Ercolini Italiako errausketaren kontrako mugimenduaren liderretako bat da eta Europako Zero Waste (Zero Zabor) mugimenduko presidentea. 2010ean ere egon zen Hernanin.

Hernaniko alkate Luis Intxauspek egingo dio sarrera, bertan azalduz zer lan egin dugun Hernanin hondakinen kudeaketan. Aurtengo maiatzean dira, hain zuen, 6 urte Atez Atekoa ezarri zela Hernanin.
Ercolinik italieraz hitz egingo du eta itzulpena egongo da salan. Sarreran ondoko bideo labur hau eskainiko da:

https://www.youtube.com/watch?v=nBn4UmuTmDM

Konbidatzen zaitugu Ercoliniren hitzaldia entzutera. Ercolinik Goldman Price saria jaso zuen bere lanagatik 2013an eta berrikitan liburu bat atera du “Ez dezagun etorkizuna erre” tituluarekin. Europan ematen dituen hitzaldietan askotan aipatzen du Hernani hondakinen kudeaketan gauzak ondo egiten dituen ereduen artean.

Konbidatuta zaude hitzaldi interesgarri honetan parte hartzera. Mesedez, lagundu albistea zabaltzen zure lagunen artean. "Errausketarik ez, ez Zubietan eta ez beste inon!".

Hernanin Zero Zabor

Rossano Ercolinitaz gehiago jakiteko, hemen begiratu:

http://www.argia.eus/…/rossano-ercolini-maiatzaren-7-eta-8…/

http://www.argia.eus/…/rossano-ercolini-rifiuti-zeroren-bi…/
http://m.argia.eus/artikulua.php?id=2367_rossano-ercolini-rifiuti-z...

http://www.kronika.eus/albisteak/hernani/albistea/2016/04/30/fa4872...

Visitas: 89

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, Hernanin Zero Zabor(r)en partaide izan behar duzu.

Participar en Hernanin Zero Zabor

© 2017   Creado por HZZ.   Tecnología de

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Términos de servicio