Rossano Ercolini maiatzaren 7 eta 8an Hernanin eta Zubietan izango da

Pello Zubiria Kamino] Hernanin hondakinen Atez Ateko bilketa ezarri zeneko seigarren urteurrena dela eta, maiatzaren 7an, larunbata, herri horretan hitzaldia emango du Rossano Ercolinik, 2013an Goldman Price saria jaso eta Zero Waste Europeko lehendakaria denak. Errausketaren kalteez eta Zero Zabor ereduaren ahalez mintzatuko da. Biharamunean aurreikusita dago Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren gunera hurbiltzea.

Lehen mailako eskola batean maisua den Ercolini 1994an abiatu zen bere sorterri Capannorin eraikitzeko asmotan ziren erraustegiaren kontrako borrokan Ambiente e Futuro izeneko talde txiki bat sortuz. 1996an egin zuten  jauzia, “errausketarik ez” gaindituta “zero zabor bai” aldarrikatzeko. Ahalegin hartatik bilakatu zen Capannori Europako lehen Zero Waste udalerria eta sortu zen Italiako Rifiuti Zero mugimendua, gaur Europako indartsuena dena. Horregatik eman zitzaion “Nobel Berdea” deitzen dioten Goldman price saria, antolatzaileek bideo honetan azaltzen dutenez:

Euskal Herriko eta zehazkiago Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren berri ondo daki Ercolinik, bertan izana baita gutxienez 2010ean (Usurbilgo Atez Atekoaren lehen urteurrena Hernanikoaren hasierarekin batera ospatzeko jardunaldietan) eta 2012an. Berrikitan “Non brusciamo il futuro” (Ez dezagun etorkizuna erre) liburuan bildu ditu hondakinen kudeaketa hobe baten aldeko borrokan izan dituen bizipenak.  Maiatzaren 7an, larunbata, aurkeztuko du Hernanin.

"Ez dezagun etorkizuna erre" darama izenburu Rossano Ercoliniren liburuak.

“Ez dezagun etorkizuna erre” darama izenburu Rossano Ercoliniren liburuak.

http://www.argia.eus/blogak/zero-zabor/2016/04/08/rossano-ercolini-...

Visitas: 32

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, Hernanin Zero Zabor(r)en partaide izan behar duzu.

Participar en Hernanin Zero Zabor

© 2017   Creado por HZZ.   Tecnología de

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Términos de servicio