Valdemingomezen gertatua edozein erraustegitan gertatu liteke

Gipuzkoan izan ditugu Jean Marc Simon eta Alfonso Del Val  egunotan. Hernanin ere izan ziren, Jean Marc Simon ostegunean atez atekoaren funtzionamendua ikusten eta Alfonso Del Val, berriz, larunbatean. Horretaz gain, ostiralean biak izan ziren batera Hernanin, honelaxe kontatu zuten kronikan. Horretaz gain, biek parte hartu zuten Atez Atekoaren aldeko nazioarteko jardunaldietan Usurbil, Zarautz eta Bergaran. Berrian elkarrizketa interesgarria egin zioten Jean Marc Simoni. Bertan, besteak beste, honelakoak esan zituen:

Krisiaren ondorioz, hondakinen kopurua murriztu egin da Europan, eta errauste plantek gainahalmena dute. Alemanian, Belgikan, Danimarkan eta beste ari dira ikusten hondakinak murriztu egin dituztela eta gero eta gehiago birziklatzen dutela. Eta errauste plantak ixten hasi behar izan dute. Gaur egun, garai batean birziklaezinak ziren materiak birziklatzen dira. Olioak, pneumatikoak... zirkulua ixten ari gara, eta hala izanik, ez da errauste plantarik behar.Gehiago irakurtzeko




Visitas: 4

Etiketak: atez ate, erraustegia, jardunaldiak, zero zabor

Iruzkina gehitu

Iruzkinak gehitzeko, Hernanin Zero Zabor(r)en partaide izan behar duzu.

Participar en Hernanin Zero Zabor

© 2013   Creado por HZZ.   Tecnología de

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Términos de servicio